miércoles, 22 de abril de 2015

Niña siria se 'rindió' ante cámara al creer que era un arma que le apuntaba



Argazkian dugun umea 4 urte bakarrik ditu. Argazki hau Sirian egin zen, 2015eko martxoaren 31n. Ikus dezakegu nola neskatilak besoak altxatuta dauzkan pistola batekin apuntatu egingo baliote bezala. Hala ere, ez da horrela, argazki kamera batekin bakarrik daude apuntatzen argazki bat ateratzeko.

Piageten ustez txikitxu hau operazio aurreko estadioan egongo liztateke, 4 urte dituelako, eta estadio honetan 2 urtetik 7 urterako umeak sartzen dira. Umetxo hau ez da gai gauzak sailkatzeko kontzeptu aurreko pentsaera simbolikoan baitago, eta horregatik uste du kamara pistola bat dela.

Piaget: Operazio Konkretuen Estadioa


https://www.google.es/search?newwindow=1&q=youtube&oq=youtube&gs_l=serp.3..35i39j0l9.397171.397951.0.398103.7.7.0.0.0.0.106.470.3j2.5.0.msedr...0...1c.1.64.serp..2.5.462.nuAgRunHsmg


Bideo honetan ikus dezakegu nola egiten duten esperimentazioa Piageten Operazioa Konkretuen Estadioan gertatzen diren hainbat ezaugarri azaltzeko. Bi esperimentu egiten dira hainbat umerekin, 7-11 urte bitartean diztuztenak.

Lehenengo esperimentuan bi edalontzi jartzen diete umeari aurrean, ur kantitate berdinarekin gutxi gorabehera. Esperimentua egiten hari den pertsona ea zer edalontzi duen ur kopuru gehiago galdetzen dio umeari. Ikus dezakegu nola umeek neurtu egiten duten kantitatea atzerantz botatzen burua, edo eskuen hatzarramarrekin neurtzen, eta seguru daudenean bietako bat aukeratu egiten dute bestea baino ur kantitate gehiago duelakoan. Gero esperimentua egiten ari den pertsonak zergatik aukeratu duten edalontzi hori galdetzen du eta haiek erantzun desberdinak emoten dituzte haien aukeraketa justifikatu nahian. Erantzuna onartua izaten da, eta orduan, edalontzi bat hartu egiten dute eta beste edalontzi luze eta zabal batera botatzen dute ura. Ondorioz, urez betetatko bi edalontzi desberdinekin topatzen dira umeak. Edalontziek ur kopuru berdina dute, baina batzuk ez dira konturatzen horretaz. Izan ere bi edalontzi desberdinak aurrean dituztenean froga egiten den pertsonak berrriro galdetzen die ea zein daukan ur kantitate gehien eta umeek hasieratik zegoen aukeratzen dutena, ura altuago dagoela justifikatuz. Hau 7-10 urteko umeei gertatzen zaie,
baina azken neskari, 11 urte dituena konturatu egiten da ur kopuru berdina dela nahiz eta edalontziz aldatuz.

Bigarren esperimentuan hainbat bolita jartzen dizkiete, bi filetan, fila batean horiak eta bestean berdeak, eta parekatu egiten dituzte. Ze ilaran dagoen bolita gehiago galdetzen diete, eta umeek bat aukeratzen dute. Batzuk ez dituzte kontatzen eta beraz batean bestean baino gehiago daudela esaten dute, beste batzuk berriz kontatu ondoren berdinak daudela esaten dute, egia dena hain zuzen ere. Gero, fila bateko bolita guztiak elkartu egiten dituzte eta ea non dauden bolita gehiago galdetzen diete berriz umeei. Umeek manipulatu gabe dagoen ilara aukeratzen dute, luzeago dela justifikatuz. 10 eta 11 urte duten umeek berriz konturatu egiten dira bolita kopuruak berdinak direla nahiz eta haiek elkartu.

Lehenengo esperimentuari esker likidoaren kontserbazioa demostratu egiten da eta bigarrenari esker kopuruaren kontserbazioa. Likidoaren kontserbazioa 7-8 urterekin menperatu egiten da eta kopuruaren kontserbazio 6-7 urterekin, horregatik 10-11 urte dituzten neska-mutilek hobeago egiten dute eta zer gertatzen denez konturatu egiten dira.